'Korrontzi benefic' ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko turismo bulegoan

Baleike

Korrontzi Benefic izeneko proiektu solidarioa jarri dute abian Astindu dantza taldeak eta Korrontzik. Emanaldian hainbat herritako gonbidatuek hartuko dute parte: Zarautz, Lazkao, Agurain eta Ataungoak, besteen artean. Zumaiako Maria eta Jose aretoan izango da, Abenduaren 29an ostiralean, 20:00etan hasita. 

Vass Sanfilippo Euskadi GKEko umeei laguntzeko dirua biltzen saiatuko dira. Sarrerak Zumaiako turismo bulegoan daude salgai 10euroan. Egunean bertan aretoan izango dira salgai, 12 euroan. Ikuskizun paregabea gozatzearekin batera egitasmoan laguntzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide