'Go!azen'-erako sarrerak geratzen dira eta bihartik aurrera Alondegian izango dira salgai

Baleike

Jaur arratsaldean jarri dira salgai abenduaren 23an Maria eta Joseko aretoan izango den Go!azen antzezlanerako sarrerak. Bi emanaldi izango dira, 17:30ean eta 19:30ean, eta bietarako sarrerak geratzen dira oraindik. 

Sarrerak erosi nahi zituzten batzuk goiz jarri dira ilaran, bai Alondegian, bai Aitzurin ere. Azkenean ez da arazorik izan eta sarrera batzuk saldu gabe geratu dira.

Bihartik aurrera, aste honetan, Alondegiko bulegoetan izango dira salgai, goizez, 11:00etatik 13:00etara bitartean, abenduaren 1a edo agortu arte. Aitzuri pilotalekuan ez da sarrerarik salduko.

Antzezleekin argazkia ateratzeko aukera egongo da abenduaren 23ko bigarren saioaren ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide