Ostiraletik aurrera ordutegi jarraia izango du Alondegiko ikasgelak

Baleike 2017ko azaroaren 28a

Urtero bezala, unibertsitateko azterketa garaia gainean denez, ordutegi zabalagoa izango du Alondegia kultur etxeko ikasgelak.

Hala, abenduan eta urtarrilean, astelehenetik ostiralera 09:30etatik 20:00etara egongo da zabalik Alondegiko 4. solairuko ikasgela. Larunbatetan, berriz, goizez izango da irekita: 09:30-13:30 bitartean. Bestalde, haur eta helduen liburutegiek ohiko ordutegia izango dute.

Jai egunei dagokienez, abenduaren 6an, 8an, eta 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da Alondegia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide