Imanol Manterolak bigarren saria irabazi du Azpeitiko argazki rallyan

Baleike

Azpeitian jokatutako Mendiko XXII. eta Udazkeneko XXVIII. Argazki Rallyan bigarren saria irabazi du Imanol Manterolak. Urriaren 30ean aritu ziren parte-hartzaileak argazkiak ateratzen honako gaiekin: Baserria, egur metak, ura, baserri abereak eta Urrestillako Paisaia.

Guztira 37 helduk eta 11 gaztetxok hartu dute aurten parte eta irabazlea, helduetan, Carlos de Cos soraluzearra izan da. 

Hemen ikus dezakezue Imanol Manterolak aurkeztutako bilduma.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide