Kataluniako prozesuari buruzko hitzaldi-afaria Elorriagan

Baleike

Kataluniako procésa izango da hizpide ostiral honetan, hilaren 1ean, Elorriagako Lauhaizeta Elkartean egingo den hitzaldi-afarian. Kataluniako ordezkariak arituko dira hizketan 19:30etik aurrera, eta gero, 21:00ak aldera, afari-solasa egingo da. 

Bertoko jakiekin osatutako afaria izango da eta 40 lagunentzako lekua izango da. Pertsonako 15 euro ordainduko dira. Izenak azaroaren 29a baino lehen emango dira honako telefono zenbakietara deituta: 643 379 436 (Inaxio) / 680 633 175 (Aintzane).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide