Darahliko lau kide Saharako kanpalekuetara doaz ostiralean

Baleike 2017ko azaroaren 29a

Ostiral honetatik aurrera Zumaiako Darahli elkarteko lau kooperanteek Tindufeko saharar kanpalekuetan astebeteko egonaldia egingo dute. Zumaiarekin senidetuta dagoen Zug herrian egingo da egonaldia. Hauen artean Maria eta Jose ikastetxeko eta Zumaiako Institutuko irakasleak diren Ibon Ibarguren eta Samuel Ruiz joango dira bi ikastetxeen arteko lankidetza proiektua antolatzeko asmoz.

Bertan, besteak beste, honako egitekoak aurrera eramango dute:

  1. Elektrizitate handiko proiektua aurrera eramateko baldintzak eta baliabideak aztertuko dituzte. Proiektua 2018ko martxoan gauzatuko dute.
  2. Senidetze proiektuaren barruan, behar handia duten 30 familia aukeratuko dituzte eta 2018ko martxoan doazen gazte zumaiarrek laguntza emango diete. Horretarako, bereziki, Zumaian otsaila eta martxoan familia hauentzat dirua lortzeko kanpaina berezia egingo dute.
  3. Mikrokredituen proiektua jarri zuen iaz abian Darahlik kanpalekuetako emakume gazteei beraien proiektuak martxan jartzeko eta negozioak abian jartzeko. Horietako bakoitzari 1000 euroko laguntza eman zitzaien. Hauek izan ziren martxan jarritako proiektuak eta orain baloratuko dituztenak: Bazar denda, Ileapaindegia, Janari-denda, Fotokopia-fotografia denda, Burdindegia, Modista-denda.
  4. Eta 2018ko martxoan Zumaiako Institutuak eta Maria eta Jose ikastetxeak aurrera daramaten Darahli proiektuaren barruan Zumaiako 70 bat ikasle Tindufeko saharar kanpalekuetara joateko asmotan daude eta han gauzatuko dituzten proiektuak eta egingo duten plangintza ondo zehaztea da izango da orain bertara doazenen helburu nagusietako bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide