Gaur egun elkartea osatzen duten 25 argazkilarietatik 16ek hartu dute parte aurtengo erakusketan. "Aurreko urtekoarekin alderatuta, argazki gutxiago erakutsiko dira eta, tamainaz, handiagoak dira. Iaz argazkilari gutxiagok hartu zuten parte, argazki gehiagorekin. Aurtengoa erakusketa ikusgarriagoa dela esango nuke", adierazi digu Distirako kide Soraya Lopezek.
Erakusketan parte hartu duten argazkilariei ez zaie gai zehatz bat jarri lanak egiteko. "Ez, gaia librea izan da, eta paisajeak ditugu, baina baita gauez ateratako argazkiak, fotomontajeak eta estudioko argazkiak ere".
Irudiekin batera txartel batzuk jarri dira argazki hauen datu teknikoekin. "Zer kamera motarekin atera den azaltzen da, zer objektiborekin, fokoaren zer distantziarekin, etab. Batzuei ez zaie interesatuko, baina argazkigintzan ibiltzen diren batzuei, agian, bai. Hala, erakusten dugu elkartean denetik dugula".