'Bi txirula': Zumaian aurkeztu ondoren, orain Berlinera

Baleike

Euskararen Asteko egitarauaren baitan aurkeztu zuten atzo Bi txirula pelikula. Iñigo Garcia gidoilaria eta zuzendaria, Jose Luis Barredo, Iker Hazas eta Jon Garcia izan ziren pelikula aurkezten eta, amaieran, bertaratutakoen galderak erantzuten. 

Pelikula hau aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, Zinemira sailean, eta Irizar sarirako hautagaia ere izan zen. Oraingoz, Zinemaldiaren ondoren, Gernikan eta Zumaian erakutsi da eta orain nazioarteko bidea hasiko du. Ostiral honetan bertan Berlinen emango da, Alemaniako hiriburuko Euskal Etxeak antolatutako Baskisches Filmfestival 2017 jaialdiaren baitan. Ostiralean izango da saioa eta Iñigo Garcia eta iker Hazas izango dira pelikula aurkezten.

Oraindik erabat lotu gabe badago ere, ziur aski Erroman ere emango dute Bi txirula, bertako Euskal Etxeko Associazione Culturale Euskara taldeak antolatutako euskal zine zikloan.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide