Petti eta Irati Jimenezen emanaldia izango da, bihar, Julene Azpeitiako sari banaketaren ondoren

Baleike

Julene Azpeitia XXX. ipuin lehiaketako sariak banatuko dira bihar, 19:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan. Ohikoa den bezala, behin sariak banatu ondoren, kultur ekitaldi bat izango da. Oraingoan Petti eta Irati Jimenez izango dira Zumaian.

Nigan, ispilu batean bezala errezitaldi musikatua eta performatua ekarriko dute. Ispilua aitzakiatzat hartuta, literaturari, idazleei eta idazteari buruzko gogoeta umoretsu, ironiko eta gaiztoa. Irati Jimenezen hitzek eta Petti musikariaren gitarra doinuek bat egingo dute emanaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide