2017ko Euskal Kazetaritza Saria jaso du Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Zuen lanaren aitortza dela uste duzue?
Esti Esteibar: Gizarteari ekarpen bat egiten dioten erakundeei edo banakakoei ematen zaien saria da. Ezustean harrapatu gaitu. Bingen Zupiria Kultura sailburuak eman zigun, bertsolaritza biziberritzen egindako lanagatik eta hedabideekin izan dugun harremanean asmatzeagatik. Lan isilaren aitortza handia da. 30 urteko ibilbidea izan du elkarteak, eta jende askok lan handia egin du. Pozik gaude. Lanpetuta gabiltza txapelketarekin, eta horrelakoek indarra ematen digute.
Jon Agirresarobe: Guk elkarlanean sinisten dugu, eta hori oinarri hartuta egiten dugu lan. Bertsozale Elkartea hedabideei proposamenak egiten eta gauzak errazten saiatzen dela uste dut, bertsoaren edukia zabaldu dadin. Alde horretatik pozgarria da.
Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzan irakurri dezakezue, hemen.