Oikiako Eskola Txikiaren arropa salduko da larunbatean

Baleike 2017ko azaroaren 29a

2018ko ekainaren 10ean Oikian ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa. Hori dela eta, ikasle, guraso, irakasle eta herritarrak ilusio handiz ari dira egun hau antolatzen.

Arroparen salmentarekin dagoeneko hasiak dira, eta larunbatean, Zumaian jarriko dute salmenta postua. 12:00etatik 14:00etara, Torreberrin izango da erosteko aukera, eta arratsaldean berriz, Erribera kalean jarriko da dendatxoa, 18:00etatik 20:30etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide