'Lady Macbeth' pelikula emango da gaur zine forumean

Baleike 2017ko azaroaren 30a

Ostarrena zine klubak Lady Macbeth pelikula britainiarra emango du gaur zine forum saioan. 22:00etan hasiko da zine saioa eta sarreren prezioa 5 euro da. 

Iazko Donostia Zinemaldian FIPRESCI saria eskuratu zuen William Oldroyd en filmak. 1865eko Ingalaterran girotuta dago. Florence Pughek antzeztu du Katherinen papera. Adina bikoizten dion gizon batekin ezkonduko du aitak, eta senarraren eta haren aita Boris handi-mandiaren menpe geratuko da. Baina senarrarentzako lan egiten duen gazte batekin maiteminduko da, eta harreman idilikoak bizi duen egoerari aurre egiteko indarrak emango dizkio. (zinea.eus)

Hemen duzue trailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide