‘Fuimos exilio, seamos refugio’ hitzaldia, bihar, Alondegian

Baleike 2017ko azaroaren 30a

Bihar, 19:00etan Zumaiako Udalak, Erkibe Kultur elkarteak eta CEAR Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak elkarlanean antolatutako hitzaldia eskainiko da, gazteleraz, Alondegian. Fuimos exilio, seamos refugio du hitzaldiak izenburua eta iraganaren eta egungo egoeraren arteko parekotasuna egingo dute hizlariek.

Bertan egongo dira hizlari gisa Javier Galparsoro Cear Euskadiko lehendakaria eta Patricia Barcena, elkarte bereko zuzendaria. Hitzaldiaren ardatz nagusia izango da gure iraganaren eta egungo egoeraren arteko parekotasuna azaldu eta ezagutzea. Izan ere, Gerra Zibilaren ondorioz 1936-1937 artean ehunka haur eta emakume kanporatuak izan zirenetik jada 80 urte pasa diren arren, gaur egun egoera bera errepikatzen ari da, kultur eta genero jazarpenak, desberdintasun ekonomikoak, indarkeriak eta bortizkeriak gogor kolpatzen baitu egungo gizartea. Hau da, iragana egungo errealitate iraunkorra bilakatu da.

Ildo horretan, Galparsorok eta Barcenak Europa mailan eta Euskadin gertatzen ari denaren berri emango dute eta egoera horri aurre egiteko Cear Euskadiren jarduna ere ezagutaraziko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide