Hilabetetan itxita egon ondoren, bihar zabalduko ditu ateak Biyona eraberrituak

Publizitatea 2017ko azaroaren 30a

2004. urtean zabaldu zuen denda Zumaian Biyona Berrikuntzak enpresak. Hilabetetan publikoarentzat itxita egon ostean, eraberrituta ikusteko aukera izango da bihartik aurrera.

Hilabete batzuetan denda atontzeko eta berritzeko itxita egon da Santiago auzoan kokatuta dagoen Biyona Berrikuntza. Bihar zabalduko ditu ateak berriro ere, guztiz eraberrituta. Irekiera festa 18:30ean izango da, eta pintxoak eta detaile bat emango zaie bertaratzen diren guztiei.

Orain arte sukaldea eta bainugelak berritzeko aukera zegoen, baina bihartik aurrera, etxe guztia aldatzeko aukera ere izango da. Gainera, barne diseinuan eta interiorismoan egin duten apustua handia da.

Astelehenetik aurrera betiko ordutegiarekin zabalduko dute. Goizez, 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide