Euskal kantugintzaren errepasoa egin dute Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek

Baleike

Euskal kantugintzaren errepaso bat egin dute gaur Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek Alondegiko Oxford aretoan, Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose ikastetxeko DBH4ko ikasleez osatutako entzulego baten aurrean. Euskararen Astearen baitan sartzen zen emanaldia izan da hau.

1960eko hamarkadaren hasieratik gaur egunera arteko bidaia izan da, bai kantuen aldetik, baina baita musika entzuteko eta partekatzeko erabilitako gailuen aldetik ere: ahotsa, binilozko diskoa, kaseteak, CDak, gailu elektronikoak. Elorrietak esan duen bezala, une batean gaude non badirudien gailurik ez den behar musika zabaltzeko.

Bideoan duzue emanaldiaren hasieran abestu duten Eperra abestiaren une bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide