Julene Azpeitia lehiaketako sariak banatu dira

Baleike

Julene Azpeitia XXX. Ipuin lehiaketako sari-banaketa egin zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Idoia Fraile Ugalde, Ipar Alkain Kazabon eta Angel Gallo Fernandez izan dira aurtengo saridunak. Sariak Oier Korta alkatearen, eta Arritxu Marañon eta Arritxu Iribar zinegotzien eskutatik jaso zituzten. 

Saria jaso zuenean Fraile Ugaldek luze hitz egin zuen saritua izan den ipuinari buruz: zerk eraman zuen ipuin hau idaztera eta zertaz doan. Julene Azpeitia lehiaketako lehen saria irabazteak eman dion pozaz ere hitz egin zuen. Hitzen Uberan atarian hitz egin du idazleak honen guztiaren berri. Hemen irakurri dezakezue. 

Azken urteotan ohikoa dugun bezala, sari banaketaren ondoren kultur ekitaldi bat izan zen. Aurten Irati Jimenezen eta Pettiren Nigan ispilu batean bezala errezitaldi musikatua izan zen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide