'La libreria' eta 'Ardiak eta otsoak' pelikulak emango dira asteburuan Aita Marin

Baleike 2017ko abenduaren 2a

Helduentzako eta haurrentzako pelikula bana emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean. Helduek Isabel Coixeten La libreria pelikula izango dute, haurrek marrazki bizidunen Ardiak eta otsoak, euskaraz.

Ordutegiak honakoak izango dira:

La libreria: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Ardiak eta otsoak (hemen trailerra): igandean 16:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide