Minbiziaren aurka dantzan

Baleike 2017ko abenduaren 3a

Argazkia: AECC Gipuzkoa

Gipuzkoako AECC elkartearen aldeko Zumba saioa egin da gaur goizean Lubaki kiroldegian. Ariketa fisikoa eta dantza uztartzen dituen jarduera praktikatzeko aukera izan dute, hotzari aurre eginda, gaur Zumaiara etorri direnek. Bigarren urtea da mota honetako ekimena egiten dela gurean. Matrikuletatik bildutako dirua minbizia duten gaixoei eta haien familiartekoei laguntza eskaintzen dien elkarteari emango zaio. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide