Institutuko biltegian ura sartu da

baleike 2017ko abenduaren 12a

Argazkia: Joxe Joakin Aizpurua

Biltegian aurkitzen dira elektrizitate eta informatikako zenbait sistema. Arriskua ekidite aldera, suhiltzaileak ari dira lanean.

Gaur goizean biltegia urez gainezka zegoela ohartu da institutuko atezaina. Bertan aurkitzen dira elektrizitate eta informatikako zenbait sistema eta tresneria. Hori dela eta, prebentzio modura, SOS Deiak-era deitu dute 09:30ak aldera. 10:00etarako iritsi dira suhiltzaileak eta Ur zerbitzuetako langileak. "Biltegian ur dezente zegoen, eta badaezpada, neurriak hartzea pentsatu dugu. Lanean aurkitzen dira momentu honetan, eta ez dakigu oraindik nondik sartu den ur kantitate hori. Baina arriskutik kanpo gaude", kontatu dute institututik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide