2018ko bidaia egutegia zehaztu du Beheko Plaza jubilatu elkarteak

Baleike 2017ko abe. 13a, 14:29

Argazkia: Wikipedia.

Urtean zehar hainbat bidaia egiten ditu Beheko Plaza jubilatuen elkarteak. Hurrengo urteari begira, hiru bidaia luze, eta egun bateko beste hiru antolatu dituzte.

Bidaia luzeen kasuan, lehenengoa Gaztela-Mantxara izango da apirilaren 16tik 21ra. Izen-ematea otsailaren 12an izango da. Hurrengo bidaia Norbegiara egingo da, maiatzaren 22tik 28ra, eta antolatzaileek plaza gutxi batzuk daudela gogorarazi dute. Azkenik, urriak 1etik 11ra Peñiscolara joateko aukera izango da.
 
Bestalde, eguneko hiru irteera egingo dituzte, eta berrikuntza modura, horietako bat sagardotegi batera irteera izango da.
 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide