Gabonetako kirol jardueretarako izen-ematea zabalik dago

Baleike

Gabon garaia mahaiaren bueltan biltzeko unea izaten da, baina, zergatik ez, baita kirola egitekoa ere. Urtero bezala, hiru kirol jarduera izango dira urteko azken egunotan. Jardura horietarako izen-ematea zabalik dago dagoeneko. 

Areto futbol eta xake txapelketak, eta San Silbestre lasterketa egingo dira abenduaren 23tik 31ra bitartean. Hemen dituzue jarduera bakoitzaren xehetasunak.

Areto futbol txapelketa azkarra. Abenduaren 23an, 9:00etatik 14:00etara. Izen-emateak: Lubaki kiroldegian. Epea: abenduaren 22ko 18:00ak arte. Izen-ematea doan. 

Xake txapelketa. Abenduaren 29an, 18:00etatik aurrera, Alondegian. Izen-emateak: Lubaki kiroldegian. Epea: Abenduaren 29ko 17:30ak arte. Izen-ematea doan.

San Silbestre lasterketa. Abenduaren 31n, 12:00etan. Izen-emateak: Lubaki kiroldegian. Epea: Abenduak 30.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide