Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa egingo da arratsaldean

Baleike

Aurrera dirau XVI. Klarinete Maratoiak. Atzo musika eskoletako eta kontserbatorioetako irakasleek osatutako Klarinete.eus ensembleak kontzertua eman zuen komentuan, eta gaur klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa egingo da. Emanaldia 18:00etan izango da komentuan.

20 urte arteko klarinete-joleei zuzendutako lehiaketa da hau eta hiru multzotan banatzen dira: 8 eta 12 urte bitartekoak, 13 eta 16 urte bitartekoak eta 17tik 20ra bitartekoak. Aurten, iaz bezala, 13 izango dira lehiaketarako izena eman duten laukoteak.

Aurtengo Klarinete maratoia bihar amaituko da, bi saiorekin. 13:00eran ikasleen amaierako kontzertua izango da Maria eta Jose ikastetxean, eta, iluntzean, 19:00etan, ganbara musikako kontzertua Alondegiko Oxford aretoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide