Pulpoko bederatzi jokalari Euskadiko selekzioekin arituko dira gaur

Baleike

Pulpo Eskubaloiako beste bederatzi jokalari Euskal Selekzioarekin jolastera deituak izan dira. Hala iragarri du klubak sare sozialen bitartez. 

Hauek dira selekzioarekin arituko diren jokalariak: Infantil mailan, Aratz Arrieta eta Unax Santamaria. Kadete mailan: Ainhoa Larrañaga eta Leire Arrizabalaga. Kadete promesak: Joane Zabala eta Aiora Agirrezabalaga eta Jubenil promesak mailan: Amaia Aizpurua, Ane Gutierrez eta Lierni Aizpurua. Maila ezberdinen arteko partiduak jokatuko dituzte gaur euskal selekzioek.

Jubenil mailan ere lau jokalari deitu dituzte Euskal Selekzioarekin entrenatzera: Alaitz Lazkanoiturburu Palacios, Oihana Unanue, Sara Torriko eta Aitana Iraundegi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide