Pilota partidek eta omenaldiek bat egin zuten atzo Aitzurin

Baleike

Zumaiako Kirol Elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Atzo izan zen ospakizun handia Aitzuri frontoian. Nola ez, kirola izan zen protagonista eta lau pilota partida jokatu ziren. Tartean, Zumaiako Kirol Elkarteak sortzaileak ere omendu zituzten.

Jokatutako partidatan emaitza hauek izan ziren: 

1. Palaz neskak..: ZUAZOBIDE-ARAMENDI, 12 / ETXAIDE-AZKUE, 16
2. Eskuz............: IRIONDO-IRIBAR, 18 / LARRAÑAGA-ETXABE, 4
3. Pala motzean.: LOPEZ-BEITIA, 17 / ETXEBERRIA-SANCHEZ, 20
4. Xisteran........: GOIKOETXEA-URANGA, 17; ZINKUNEGI-ENBIL, 20

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide