Orioko Herri Lasterketa irabazi du Helene Alberdik

Baleike

Argazkia: Aritz Mutiozabal

Orioko Herri Ikastolak antolatutako VII. Herri Lasterketa jokatu zen atzo. 187 korrikalarik hartu zuten parte eta, emakumezkoetan, Helene Alberdi zumaiarra izan zen irabazlea. 

Atzetik aurrerako lasterketa egin zuen Alberdik. Alejandra Arribas iruñearra joan zen ia proba osoan aurretik, baina azken kilometroetan aurrea hartu zion Alberdik eta 37:08 denborarekin irabazi zuen.

Urola Kostako Hitzak eman du honen berri. Bertan ikus dezakezue lasterketako argazki galeria zabala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide