Ganbera musikako kontzertuarekin amaitu da aurtengo Klarinete maratoia

Baleike

Amaitu da aurtengo Klarinete maratoia. Asteazkenean hasi eta igandera bitartean musika instrumentu honi lotutako jarduerak izan dira herrian, eta, amaitzeko, maila handiko kontzertua izan da Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. 

Eguerdian, maratoian parte hartu duten ikasleek eskainitako kontzertua izan da Maria eta Joseko aretoan. Iluntzean, berriz, ganbara musikako emanaldia izan da Oxforden. Hasteko, piano, txelo eta Marixi Sesma zumaiarrak jotako klarinete hirukotearen saioa izan da. Jarraian, ikastaroez arduratu den Carlos Casadó valentziarraren kontzertua izan da, pianoaz lagunduta. Maila altuan amaitu da aurtengo maratoia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide