Iñaki Urbietak irabazi du Dania Jai Alaiko Bikote Txapelketa

Baleike

Argazkia: Jai Alai News.

Beaskoetxea gernikarrarekin batera, Dania Jai Alaiko Bikote Txapelketa edo Fall Challengea irabazi berri du finalean 15-11 irabaziz Zulaika eta Israelek osatutako bikoteari.

Dania Jai Alaiko denboraldiari, Fall Seasonari, agur esan diote asteburu honetan jokatu diren hiru txapelketekin. Bakarkakoan edo Run-Outsean Beaskoetxea gernikarra izan da nagusi, eta Speed Challengean, aldiz, Aldazabal.

Bikotekako Txapelketan, Beaskoetxeak Urbieta zumaiarrarekin batera lehiatu zuen finala Zulaika eta Israelek osatutako bikotearekin aurka. Beaskoetxea eta Urbieta izan ziren garaileak 15-11ko emaitzarekin. Zumaiarra, gainera, atzelaririk onena izendatu zuten.

Orain, bi asteko atsedena hartuko dute puntistek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide