'Mari' liburuaren aurkezpena bihar Alondegian

baleike 2017ko abenduaren 18a

Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da Alondegiko Oxford aretoan. Bertan egongo dira liburuaren bi egileak: Xabier Alberdi eta Jabier Carballo. 

Mariren heriotzaren 150. urteurrena bete zen iaz, eta horren harira, Mari izeneko liburua idatzi dute Xabier Alberdik eta Jabier Carballok. Jose Maria Zubiaren biografia kontatzea da liburuaren helburua.

Hilaren 5ean Donostiako Untzi Museoan egin zen liburuaren aurkezpena, eta bihar, Zumaian egingo da; Mariren jaioterrian. Ekitaldia Alondegian izango da, 19:00etan, eta bertan izango dira bi idazleak. Liburua erosteko aukera ere izango da, 12 euroan Alondegia kultur etxean, Zumaiako turismo bulegoan eta Donostiako Untzi Museoan.

Erlazionatuak

Mari, mito baten historia

Baleike 2017 abe 05 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide