Andoni Izagak irabazi du Mundakako bodyboard txapelketa

baleike

Sopelan jokatu zen txapelketako argazkia

2017ko Euskal Herriko surf eta bodyboard zirkuituak asteburuan amaitu dira Mundakan, eta Izaga izan da, bodyboard mailan, bertako txapela lortu duena. Euskal Herriko titulua baina, Aritz Larrinaga sopelarrak eskuratu du.

Asteburuan egin dituzte Mundakan kategoria irekiko surf eta bodyboard zirkuituko azken txapelketak. Surf mailan, Andy Criere hendaiarra eta Ainara Aymat izan ziren garaileak, eta Andoni Izaga, berriz, bodyboardean.

Azken txapelketa honekin eman zaio aurtengo zirkuituari agurra, eta Euskal Herriko txapeldunak Hodei Collazo, Garazi Sanchez eta Aritz Larrinaga izan dira. Surfean lehenengo biak, bodyboardean hirugarrena.

Aipatu Ianire Gonzalez Etxabarriren bigarren postu itzela emakume surflarien kategorian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide