Gipuzkoako Urrezko Domina jaso dute frankismoaren biktimek

baleike

Argazkia: EITB.

Ostiral arratsaldean foru jauregian egin zen ekitaldian, 250 biktima izan ziren, tartean, zumaiarrak.

Urtero moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Urrezko Domina eman du. Edizio honetan, frankismoaren biktimak eta horien senitartekoak izan dira domina jaso dutenak, hala, beraien sufrimendua aitortuz eta gogoratuz.

Markel Olano diputatuak eman zuen domina eta bere hitzetan: "Historia denona da, eta irudi osoa osatu behar dugu: galtzaileena, emakumeena, jazarriena, erbesteratuena, isilarazitakoena… gure herriaren historia osoa, eta denek izan behar dute bertan tokia". Zentzu horretan, erakunde publikoen eginbeharra nabarmendu du memoria historiaren lanketan eta transmisioan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide