Gonzalo Aguirrek irabazi du xisterako Udazken Saria infantil mailan

Baleike 2017ko abenduaren 18a

Udazken Saria pilota txapelketako finalak jokatu dira asteburu honetan Tolosako Beotibar frontoian. Zesta puntan, infantil mailan, Gonzalo Aguirre zumaiarra izan da irabazlea.

Aski jakina zen txapela Zumaiara etorriko zela, finala jokatuko zuten lau pilotarietatik hiru zumaiarrak zirelako. Gonzalo Aguirrek Danok Bateko Lizardirekin jokatu du, Haritz Egaña eta Ander Uretaren aurka. Egaña eta Ureta izan ziren irabazleak lehen setean, 6-13 emaitzarekin. Bigarrenean erreakzioa izan zuten Aguirrek eta Lizardik eta 13-8 emaitzarekin irabazi zuten. Txapelketa erabakiko zuen setean Aguirrek eta Lizardi 5-2 emaitzarekin gailendu ziren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide