Zesta punta profesionalari agur esango dio Enbilek larunbatean

Baleike 2017ko abenduaren 19a

Gotzon Enbil puntista zumaiarrak ibilbide profesionaleko azken partida jokatuko du larunbat honetan, Durangoko Ezkurdi frontoian. Alberdi gernikarrarekin jokatuko du Arrieta eta Garita durangarren aurka. 

Jai Alai World Tourreko finala jokatuko den jaialdian emango dio agurra bi hamarkada luzeko ibilbideari. Hasteko, Jai Alai World Tourreko finala jokatuko da. Ostiralean (21:30ean) jokatuko dira finalaurrekoak eta bi bikote irabazleak pasako dira finalera.

Finalaurrekoak hauek izango dira

  1. Egiguren-Lopez / Barandika-Aldazabal
  2. Beaskoetxea-Ekhi / Olha-Inza

Finalaren ondoren jokatuko da Enbilen agurreko partida. Roke Alberdi gernikarra izango du aurreko koadroetan. Aurkariak, Dania Jai Alai frontoiko garaitik ezagutzen dituen bi pilotari: Iñigo Gorostola Arrieta eta Iñaki Garcia Garita

Enbil bost urtez jarraian izan da Munduko txapeldun Iñaki Osa Goikoetxearekin, 2002tik 2007ra. Iaz, Egigurenekin, berriro irabazi zuen bikotekako Munduko txapelketa, finalean Goikoetxea eta Erkiaga II.ari irabazita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide