Gabon Koruak entsegu irekia egingo du bihar Alondegian

Baleike

Urteroko legez, Gabon gau bazkalondoan aterako da Gabon Korua Zumaiako kale, txoko eta kalestuak Gabon garaiarekin lotutako abestiez betetzera. Azaroaren amaieran hasi ziren kantulariak hitzordu horretarako eztarriak berotzen. 

Lehenbizi, emakumeak eta gizonezkoak bakoitza bere aldetik, eta, gero, denak elkarrekin. Ohikoa den bezala, kalejirako errepertorio osoa entsegu ireki batean abestuko dute. Entsegu hori bihar izango da, 21:00etatik aurrera, Alondegian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide