Gabon egunean, Olentzerorekin batera irtengo dira Herri Eskolako, Institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak, gurasoak, langileak eta irakasleak kalez kale kantari. Ohar honen bidez, ekintza honetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.
Irteera 12:30ean izango da Institutu pareko plazatik, eta amaira, berriz, 14:00etan Kofradiako plazan. Baserritarrez jantzita etortzea eskatzen dute.