Neguan Lubakin emango diren kirol jardueretarako izen-ematea zabalik dago

Baleike

Gabon garaian pilatuko ditugun kilo horiek botatzeko zer hobeto kirola egitea baino. Abenduaren 11n zabaldu zen izen-ematea Lubaki kiroldegian urtarriletik martxora arte emango diren jardueretarako. Oraindik hainbat jardueratan lekua dagoela adierazi dute herriko kiroldegitik. 

Lubakin eskaintzen diren ikastaro guztiak emango dira neguan ere: ohiturazko Zumba, Cycling, Aerobik, Igeriketa, etab. Baina, baita azken aldian arrakasta duten GAP, TRX (goizez ere eskaintzen da orain) eta Total Training ere.

Irudian duzue zer ikastaro emango diren neguko hiruhilabetekoan. Izenak emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, Lubaki kiroldegira joan zaitezkete edo 943 862 021 telefonora deitu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide