Santo Tomas eguna ospatuko da gaur arratsaldean Alai auzategian

baleike 2017ko abenduaren 21a

Santo Tomas eguna iritsi da, eta Zumaian ere, usadioari jarraituz, txistorra jateko aukera izango da arratsaldean Alai auzategian. Beste hainbat ekintza ere antolatu dira.

Abenduaren 21a egun seinalatua da Euskal Herriko hainbat herritan, eta gurean ere, Santo Tomas eguna ospatuko da Alai auzategian.

Zumaiako Udalaren laguntzarekin, Alai Kultur Elkartea eta Bikers Urola Kosta dira antolatzaileak, eta hau da arratsaldean izango den jai giroaren egitaraua:

- Puzgarriak Aitzuri aurrean, 16:00etatik 20:00etara.

- Haurrentzat tailerrak, 16:30ean.

- Gorriti eta bere animalien saioa, 16:30ean.

- Trikiti kalejira Alaitz eta Nagorerekin, 18:00etan.

Bestalde, arratsalde osoan zehar txistor pintxoak izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide