2017/12/24 18:00etan

Ikuskizuna

Olentzero eta Gomezagoren etorrera

Olentzero eta Gomezagoren etorrera
Arranpla, Zumaia

Aurten ere neguko solstizioarekin batera Olentzero eta Gomezago herrira bueltan datoz. Olentzero bere astoarekin lagunduta etorriko da abenduaren 24an menditik barrena, Zumaiako joaldunek eta trikitilariek lagunduko dute herrirako bidean eta, 18:00ak aldera, Sanjuaniturritik jaitsiko dira. Denak arranplara joango dira itsasotik datorren Gomezagorekin elkartzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide