Olentzero eta Gomezago iritsiko dira Zumaiara igandean

Baleike

Aurten ere, neguko solstizioarekin batera, Olentzero eta Gomezago herrira bueltan datoz igandean, abenduaren 24an, arratsaldeko 18:00etan.

Olentzero bere astoarekin lagunduta etorriko da abenduaren 24an menditik barrena, Zumaiako joaldunek eta trikitilariek lagunduko dute herrirako bidean eta, 18:00ak aldera, Sanjuaniturritik jaitsiko dira. Denak arranplara joango dira itsasotik datorren Gomezagorekin elkartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide