Presoen eta iheslarien aldeko ekintzak egingo dira Gabonetan

Baleike

Gabon hauetan ere presoen eta iheslarien aldeko hainbat ekintza egingo dira dira Denak gurekin! lemapean.

Abenduaren 24an, Indamendin, presoen eta iheslarien aldeko brindisa egingo da. Moilaberriko zubitik abiatuko dira goizeko 8tan. Ondoren, hamaiketakoa egingo da. 

Abenduaren 27an eta 28an itxialdia egingo da. Hilaren 29an argazkia aterako da Ardantzabiden (19:00etan), eta, gero, azken ostiraleko kontzentrazioa egingo da (20:00etan). Urteko azken egunean, 19:00etan, gazte argazkia aterako da eta, ondoren, 19:30ean, manifestazioa egingo da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide