Kabalgatan laguntzeko helduen beharra du Kultura Sailak

Baleike

Errege Kabalgata urteko ekitaldi jendetsuenetakoa izaten da Zumaian, eta tartean haur ugari egonda, segurtasun aldetik bereziki zaindu behar dena.

Urtero herriko hainbat talde eta boluntarioren laguntzaz antolatzen da, eta aurten laguntzaile heldu gehiagoren beharra ikusten dugu. Urtarrilak 5 ostiral arratsaldean egin beharreko lana da, nagusiki ibilbidea eta segurtasuna zaintzen laguntzeko.

Laguntzeko prest dagoen jendeak kultur etxera jo dezake goizez informazioa eskatu edo izena emateko (943-861056), edo emaila idatzi: kulturetxea@zumaia.eus

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide