Gaztetxoekin ekintzak egingo ditu Sastrakasek urte bukaeran

Baleike

Gaztetxoei zuzendutako bi jarduera egingo ditu Sastrakas mendiko bizikleta taldeak urte amaiera honetan. Abenduaren 29an eta 30ean egingo dira jarduera hauek. 

Abenduaren 29an, ostiralean, gaztetxoentzako mendiko bizikleten oinarrizko konponketa tailerra egingo da. Saioa Torreberriko aterpean egingo da, 18:00etatik aurrera. 

Larunbatean, hilaren 30an, berriz, adin tarte horretako gaztetxoentzat egokitutako irteera egingo da herriko inguruan. Parte hartuko nahi dutenak Lubaki kiroldegian elkartuko dira, goizeko 9:00etan. Irteeraren ondoren, hamaiketakoa egingo da urteari amaiera emateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide