Iñigo Peña eta Kauldi Odriozola, urteko gipuzkoar kirolari onena aukeratzeko hautagaien artean

Baleike

Gipuzkoako kirol kazetarien elkartea osatzen duten kideak afari batean bueltan elkartuko dira gaur, Donostiako hotel batean. Bertan, 2017ko kirolaririk onena aukeratuko dute.

Hautagaien artean bi zumaiar daude: Iñigo Peña piraguista eta Kauldi Odriozola piraguista. Beste hautagaiak: Maialen Chorraut, Ander Vilariño, Miren Lazkano, Jokin Altuna, Iker Irribarria eta Beñat Rezusta dira. 

Saritua izango dena aurten 50. urteurrena bete duen Zumaiako Kirol Elkartea izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide