'Train to Busan' zonbien pelikula korearra, bihar, zine forumean

Baleike

Train to Busan pelikula hegokorearra emango du bihar, osteguna, Ostarrena zine klubak urteko azken zine forum saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean.

Zuzendaria: Yeon Sang-ho. Aktoreak: Gong Yoo, Ma Dong-seok, Ahn So-hee, Kim Soo-an, Jung Yu-mi. Iraupena:118 minutu. Generoa: Beldurra, akzioa, zonbiak. Herrialdea:Hego Korea. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua:'Busanhaeng'.

Bankuko langile dibortziatu batek ez dio arreta handirik eskaintzen alabari. Urtebetetze egunean, amarekin eramateko eskatuko dio neskak aitari, Busan hirira, alegia. Trenean daudenean, emakume zauritu bat igoko da bagoira. Herrialdean zabaltzen ari den birusaren biktima da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide