Kauldi Odriozola da aurtengo Gipuzkoako kirolari onena kazetarien iritziz

Baleike

Zumaiarren argazkia: Jexux Iribar, Iñigo Peña, Andoni Oianguren, Kauldi Odriozola eta Arritxu Iribar kazetaria.

Gipuzkoako kirol kazetari elkarteak urteko gipuzkoar kirolari onenaren saria banatu zuen, atzo, Donostian egindako afalostean. Kirol kazetarien iritziz, Bidasoa Irun taldeko jokalari Kauldi Odriozola zumaiarra izan da aurtengo Gipuzkoako kirolari onena. 

Hautagaien artean beste zumaiar bat zegoen, Iñigo Peña piraguista, hain zuzen ere. Beste herritar batzuk ere saritu ditu kazetari elkarteak, hala nola, Zumaiako Kirol Elkartea, bere 50. urteurrenean, eta Andoni Oianguren, 1992ko Bartzelonako joko olinpikoetan pilotan aritu zen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide