Euskal dantzak izango dira gaurko emanaldiko oinarria. Astindu dantza taldeko kideak gogor aritu dira azken hilabeteotan emanaldi honetarako koreografiak lantzen. Baina, ez dira Zumaiako dantzariak Maria eta Joseko aretoko oholtzara igotzen bakarrak izango. Korrontzi Benefic saioa izanda, eta aurrez beste herri batzuetan egin bezala, Euskal Herriko beste zenbait herrietako dantzariak ere izango dira gaur Zumaian. Arduradunek adierazi dutenez, ehundik gora dantzari izango dira agertokian.
Ongintzazko saioa izango da gaurkoa eta emanaldiko etekinak Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango zaio, kasu honetan, Sanfilippo gaixotasuna duten haurren gurasoek eta lagunek sortutako Vass Sanfilippo Euskadi erakundeari.
Sarrerak 13:30ak arte egongo dira salgai turismo bulegoan, 10 euroan. Geratzen direnak aretoko sarreran jarriko dira salgai, 12 euroan.