Punta Galea olatu handien proba jokatuko da larunbatean

Baleike

Badirudi baldintzak egokiak direla eta larunbat honetan Punta Galea olatu handien XII. nazioarteko proba jokatuko da Getxon. Azken bi urtetan ez da probarik izan, baina, gainean izango diren borraskek, dirudienez, olatuak ekarriko dituzte euskal kostara. 

24 surfista arituko dira bertan, nazioarte mailako 12 eta beste 12 Euskal Herrikoak, Aritz Aranburu zarauztarrak zuzenduta. Parte hartuko duten surflarien artean Imanol Yeregi zumaiarra dago. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide