Imanol Yeregi finalerdietara heldu da Punta Galea challengean

Baleike

Argazkia: Punta Galea Challenge

Olatu handien Punta Galea Challengea jokatu zen atzo, Getxon. 24 parte-hartzaileen artean zumaiar bat izan da, Imanol Yeregi hain zuzen ere. 

Lehen txanda pasatzea lortu zuen Imanolek, baina, finalaurrekoetan ez zuen zorterik izan; ez zuen olatu on bat bera ere hartu eta azkena izan zen. 

Nic Lamb kaliforniarrak irabazi du txapelketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide