Urteko kirolari onenen sariak jaso dituzte Odriozolak eta Gonzalez-Etxabarrik

Baleike

Urteko zumaiar kirolari onenen sariak banatu dira gaur San Silvestre lasterketaren baitan. Sekulako maila erakutsi eta etorkizun osoa aurretik duten bi kirolarik jaso dute saria: Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariak eta Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak. Aurten erretiroa hartu duen beste kirolari handi batek eman die saria, Gotzon Enbil pilotari eta zinegotziak, hain zuzen ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide