Kursaalera joateko autobus zerbitzua

Baleike

Urtarrilaren 15ean Yuja Wang eta Chamber Orchestra of Europe-k Kursaalen emango duten kontzertura joateko doako autobus zerbitzua egongo da Zumaiatik. Hori bai, izena eman beharra dago aldez aurretik. 

Zumaiako Udaleko Kultura Sailean eman behar da izena, 943861056 telefono zenbakira deituta edo kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikoan. Urtarrilaren 9a da azken eguna.

Autobusa zineko geltokitik abiatuko da, 18:40an. Ikuskizunerako sarrerak erosteko: www.sarrerak.kursaal.eus

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide