Haurren gutunak jaso dituzte Errege Magoen laguntzaileek

Baleike

Arratsaldeko 18:15 aldera iritsi dira Beheko plazara Errege Magoen pajeak, haurren opari eskaerak jasotzera. Ilusioz gainezka joan dira haurrak gutuna entregatzera, bakoitza gogokoen duen Errege Magoaren laguntzailearengana. Guztira, 620 karta jaso dituzte. Errege Magoak bihar iritsiko dira Zumaiara, 18:30ean, itsasoz.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide